25/2/10

2010. URTEKO KULTURA PROGRAMA

Aurtengoan ere Kultur Programa osatu dugu, hementxen duzue urte guztian zehar antolatu ditugun ekintzen Programa. Gustokoa izatea espero dugu, eta jaso gure gonbidapena ekintzetan parte hartzeko!

HISTORIA

Historikoki, Gaztelako koroak Euskal Herrian izan duen jabetza apurretako bat osatzen zuen Aldaba auzoak. 1290eko Apirilaren 22an Aldaba Tolosako zati izatera igaro zen. Tolosako herriak Gaztelako Antso IV a erregeari egindako erosketaren ondorioz. Izan ere, ordura arte ez zen jatorrizko Tolosako Udal barrutiko eremu. Udalerriak, bertako basoetan bilatu zituen untzigintzarako behar zituen egurrak.

1547. urtean, mendiz inguratuta zegoen Aldaba auzoan, lehendik eraikita zegoen ermitan konponketa batzuk egin zituztela dirudi. Aldabako ermitaren berpiztea inguruko elizei zor zaie, izan ere prozesioei amaiera emateko leku sakratu baten beharra sentitzen zuten. Modu honetara, eta batik bat ermita mantentze aldera, inguruan baserriak sortu ziren.

Done Mikel eliza berpiztearekin, eta berau mantentze aldera, laborantza baserri bat baselizatik gertu eraikitzea erabaki zuen herriak 1691. urtean, Aldaba- zahar baserria alegia, badirudi ordea, ermitauarentzako bizileku baino gehiago, maizter ezberdinei alokatutako laborantza- baserri bihurtu zela.

ALDABA AUZOA

Aldaba, Tolosako landa eremuko auzo bat da, herri gunetik ia urrutiren dagoena, ailegatzeko NI zaharra hartuko dugu eta 7 km tara Alegi eta Ikaztegieta artean desbiderapen (GI-3712) bat dago, 5 kilometrotako igoera burutu ondoren Aldaba auzoko kaxkora iritsiko gara.

Aldaba erreka bailara ere sarrera Ikaztegieta pasa eta Zubiaurre jatetxea zegoenekoan duenak, aldabatarren bizitoki garrantzitsua ere izan da.

Beraz, Aldabako lurrak Albiztur, Ikaztegieta, Legorreta eta Alegiarekin muga egiten dute.